Asier Aldalur

Curriculum Vitae

2003. urtean hasi nintzen zientifikoki eraztuntzen Plaiaundi Parke Ekologikoan eta, pixkanaka, ezagutza handiagoa hartu ahala, eraztuntzaile adituaren agiria ateratzera animatu nintzen. Hasieran, agiria atera berritan, bi urtean gehiago Plaiaundi Parke Ekologikoaren esfortzu konstantean lankidetzan jarraitu nuen, eta enararen EAEko biologia eta ekologia aztertzeari heldu nion bete-betean.
Egun, TEEeko kide naiz (Txingudi Eraztunketa Estazioa) eta, batez ere, itsas hegaztiak aztertzen lan egiten dut, kaio hankahoriaren Gipuzkoako ekologia eta biologia analizatuz edo itsas hegazti eta ugaztunen behaketa-sarearen erroldetan parte hartuz. Unean-unean ere, TEEren beste proiektu batzuetan, adibidez, EMANen, Iñurritzako zingirako hegaztien azterketan eta abarretan laguntzen dut.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net