Version para imprimir:

General Aranzadik GureGipuzkoa.net proiektuan parte hartzen du

Kutxarekin batera, Aranzadik bat egin du Gipuzkoa 2.0 izeneko programarekin, sarean dauden kultur edukiak eskura jartzeko.

Aranzadik dagoeneko GureGipuzkoa.net-en esku jarri ditu bere idazkari nagusia izan zenaren Jesus Elosegui Irazustaren (Tolosa, 1907 - 1979) argazki-fondoko 18.000 argazkiak, iraulketa masibo bati egiteko beharrezkoak diren urratsak emate aldera. Geroago, beste material fotografiko interesgarri batzuk bertan txertatzeko urratsak emango ditu, bereziki espezie mikologikoekin edota beti hain erakargarriak diren ornogabe-espezieekin nolabaiteko lotura gordetzen dutenak, tximeletak eta sorgin-orratzak kasu.

Halaber, kultura-esteken bitartez, hainbat arkeologia-indusketari buruzko garapenak eta ikerketak ere eskura egongo dira, esaterako, Lezetxiki eta Irikaitzekoak egota gune megalitikoei dagozkioneak.

Beste atal batean Gipuzkoan sortarazitako zientzia-artikulu guztiak txertatuko dira, MUNIBE zientzia aldizkatian argitaratuak, eta baita beste argitalpen batzuetan plazaratuak ere.

Beraz, Gipuzkoako zientzia-ikerketaren alorrean aitzindaria dugun Aranzadi Zientzia Elkarteak bere jarduera eta ikerketen emaitzak herritar guztien eskura jarriko ditu, ezagutza dibulgatzea beste zentrurik ez izanik.