Urriaren 3an izango den eraztun-formako eklipsea dela eta, Madrilerako (edo Madril inguruetarako) txangoa antolatzen hasi gara, han oso-oso ongi ikusiko baita gertaera astronomikoa. Aurreikuspenen arabera, oso-osorik ikusiko da 9:40etatik 12:23ra arte; eraztun-forma, berriz, 10:55etatik 11:00etara preziatuko da (denbora zibilaz ari gara).
Igandean aterako gara, urriaren 2an, 23:00etan Xanti tabernatik (Amaran), eta gure bidaiaren jomugara astelehenean helduko gara, arratsaldeko 17:00ak aldean. Gaueko zeruari behaketa astronomiko txiki bat egingo zaio; gero, gosaltzera denok; eta azkenik, gertaerari behatzera joango gara.
Donostiarako bidean 13:00etan jarriko gara berriz, eta Aranda del Dueron geldialdi bat egingo dugu bazkaltzeko. Gutxi gora-behera, 20:00etan iristea espero dugu.
Bidaiak 35 € balio du pertsonako; baina autobuseko leku guztiak betez gero, 25 €-tan atera daiteke.
Aranda del Dueroko bazkaria nork bere aldetik egingo du eta nork berea ordainduko du. Dena den, aldez aurretik jakinaraziz gero, bertoko plater tipikoa enkargatzeko aukera izango dugu: arkume errea eta entsalada (30 € bazkaltiar bakoitzeko).
Bidaian interesatuta zautetenok irailaren 23a baino lehen ohartarazi behar gaituzue, eta lehen-lehenik 15 € ondoko kontu-korrentean sartu: 2101-0009-83-0000133678. Gutxieneko plaza-kopurua beteko ez balitz edota eguraldi txarra egingo balu, dirua itzuliko genizueke. Eskaera azken orduan baliogabetuz gero, dirurik ez da itzuliko. Gainerako kopurua bidaia-egunean bertan ordainduko da.