Munibe Antropologia - Arkeologia Aranzadi Zientzia Elkartearen aldizkarietako bat da. Aranzadi Elkartea ikertzeko zentro bat da, 1947an sortua Arkeologia-, Etnografia- eta Natura-Ondarea babestu, ikertu eta ezagutzera emateko asmoz.
Antropologia-gaietan interesatuta dagoen Zientzia Komunitateari zuzendutako argitalpena da. Urtean behin argitaratzen da eta hainbat gehigarriren bidez osatuta dago.
Antzeko zientzia-argitalpenekin trukatzen da, bere Liburutegiko bibliografia-funtsak aberastuz. Munibe Antropologia - Arkeologia Latindex katalogoaren barruan dago eta Anthropological Literature, Francis, Georef e Isoc-ek indexatua da.
