Aranzadi Zientzia ElkarteaHerpetologia Behatokia

SARE martxan da Euskal Herrian

Iragan ekainaren 4an SARE programa Euskal Herriko lehen boluntarioak integratzeko lehen formazio-ikastaro labur bat egin zuten, ongietorri gisa, proiektuari hasiera emateko. Doako ikastaro horri buruzko informazioa Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Behatokiak eman zuen, haren webgunearen bidez.


Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar boluntario ere joan ziren, eta Euskal Herriko koordinatzaileek eman zuten ikastaroa. Segimendu-programa eta haren helburuak martxan jartzearen arrazoiak eta anfibio eta narrastiekin jarraitu beharreko metodologia azaldu zituzten, eta EAEko ezpezieei buruzko errepaso azkarra egin zuten; zehatzagoa identifikatzen zailagoak izan daitezken espezieen kasuan.

Amaitzeko, mendi-irteera bat egin zuten, atal teorikoak azaldutako protokoloak praktikan jartzeko.

Era berean, aurreko urteen moduan, EAEko anfibio eta narrastiak identifikatzeko oinarrizko ikastaroak antolatu dituzte. Baita ere, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundietako basa-faunaren teknikariekin kontaktatu dute, programaren barruan basozainak integratzeko helburuarekin, Oinarrizko informazioa bidali eta erantzunaren zain gaude.

Nolanahi ere, SARE programa Euskal Herrian abian dela ziurta daiteke, eta orain arte hamabi boluntario ditu.

Heldu diren hilabeteetan SAREren tailer bat egiteko asmoa dugu, programari behar duen bultzada emateko.