Aranzadi Zientzia Elkarteak kanpoko apoarmatuak naturan askatzeak sortzen duen arazoari buruz hasi berri duen sentzibilizazio kanpainaren barnean, Donostiako Aieteko parkean ekitaldi bat antolatu du. Burutuko den jardueran kanpoko apoarmatuek ekosistema naturaletan duten eragin kaltegarria eta hau ekiditeko herritarrek orain duten aukera berria azalduko da. Herritarrek informazioa hau instalatu berri den panel informatibo batean ere irakurri ahal izando dute. Honetaz gain, foiletu informatiboak banatuko dira eta etxean eduki ezin diren apoarmatuak jasoko dira.
Non: Donostiako Aiete parkean.
Noiz: Uztailak 4 larunbata
Ordua: Goizeko 10:30tik 13:30tara.
Apoarmatua jasotzeko gomendioak: Urik bageko ontzi batean (estalirik) edo bere akuaterrarioan ereman behar da. Instalazioko filtro, argi, harri… eta janaria ere jasotzen da.
Ekitaldi hau Eusko Jaurlaritzako eta Donostiako Udalaren Ingurumen Saileko dirulaguntzaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurumenaren Garapenarekin elkarlanean burutzen ari da.
Informazio gehiagorako , sakatu hemen.
Narrastiak identifikatzeko ikastaro berria
Piriniotako harribitxia aurkeztuko da
SARE martxan da Euskal Herrian
Ekainak 19: Euskal Herriko anfibioak identifikatzeko ikastaroa
>>> Aurrekoak
II. Nazioarteko Jardunaldiak Anfibioen Kontserbaziorako
XI Congreso Luso-Español de Herpetología / XV Congreso Español de Herpetología
7th International Symposium on the lacertids of the mediterranean basin
Webgune honetako errekurtsoren bat, testu zein irudi, erabili nahi izanez gero ez ahaztu Herpetologia Behatokia aipatzea, bestela gurekin kontaktuan jarri zaitez. Mila esker!.