Aranzadi Zientzia Elkarteak, 1947an sortua izan arren, 80ko hamarkadaren hasiera arte kasik ez zeukan ezer eginda Herpetologiaren alorrean. Hamarkada horretan, ordea, aldizkari espezializatuetan argitaratu ziren ikerketak burutu ziren. Guztiek maila berezia erdietsi zuten, eskualdeko Herpetologian aurrenetakoak izan baitziren, Euskal Herrian eta inguruko lurraldeetan erreferentziazkoak bilakatu zirelarik. Argitalpen guztien artean nabarmentzekoak dira "Atlas de los Anfibios y Reptiles de Álava, Vizcaya y Guipúzcoa" (1985) eta "Atlas de distribución de los Anfibios y Reptiles de Navarra" (1994).
90eko hamarkadaren amaieran, Elkarteak kontserbazioarekiko bere konpromisoa berritu zuen. "Anfibioen Kontserbazioari buruzko Nazioarteko I. Jardunaldiak", Donostian 2002an antolatzeak eta gerora argitalpen batean jasotzeak gaiarentzat bultzada ederra izateaz gain, ikasle eta lizentziadun gazteak ere erakarri zituen herpetologia-taldera.
Inguruko eremu geografiko osoan arlo honetan lan talde espezifikoen falta handia zegoela eta, Herpetologia-Behatokia sortu zen, 2006ko urrian.
Narrastiak identifikatzeko ikastaro berria
Piriniotako harribitxia aurkeztuko da
SARE martxan da Euskal Herrian
Ekainak 19: Euskal Herriko anfibioak identifikatzeko ikastaroa
>>> Aurrekoak
II. Nazioarteko Jardunaldiak Anfibioen Kontserbaziorako
XI Congreso Luso-Español de Herpetología / XV Congreso Español de Herpetología
7th International Symposium on the lacertids of the mediterranean basin
Webgune honetako errekurtsoren bat, testu zein irudi, erabili nahi izanez gero ez ahaztu Herpetologia Behatokia aipatzea, bestela gurekin kontaktuan jarri zaitez. Mila esker!.