Itsas dortokak mundu mailan mehatxupean daude, espezie batzuk, desagertzeko zorian. Gurean ere ez da bestela eta horregatik Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Behatokiak itsasoko altxor honi dagokion lekua eman nahi dio. Euskal Herri mailan ezer gutxi ezagutzen dugu espezie talde honen inguruan eta hain zuzen ere horregatik guztiagatik ITSAS DORTOKA egitasmoa abian jarri dugu.
Hemen aurkezten ditugun jardunaldi hauen helburu nagusia itsas dortoken kontserbazioaren inguruan lanean diharduten talde ezberdinen bilgune bilakatzea litzateke, elkarlana eta lan-taldeak sustatuz.
Baina aldi berean, jardunaldiekin beste hainbat helburu garrantzitsu lortzen ari gara:
- Ikerketa: Itsas dortokak daudela jakin badakigu, ezagunak ditugu. Telebistan eta prentsa idatzian irudi ederrak jaso izan ditugu, dokumentaletako leku paradisiakoetan nola erruten duten ikusi dugu, baina arestian esan bezala, ezer gutxi dakigu benetan beraien biologia eta ekologiaz.
Ederrak dira bai, altxor handia. Zoritxarrez, desagertzeko bidean daude eta gure ondorengoei utziko badiegu, ikerketa sakona behar beharrezkoa da.
Dena den, ez dezagun pentsa itsas dortoka horiek soilik leku zoragarri horietan, hondartza aldenduetan baino ez ditugula topatuko. Hurbilago ere baditugu eta jardunaldi hauen bitartez oraindik gehiago gerturatu nahi ditugu. Horietako bat Atlantiar Iparraldeko espeziea da, larruzko dortoka (Dermochelys coriacea), bide batez ezagutzera eman nahi duguna.
- Prestakuntza / Dibulgazioa: Azken urteetan Herpetologia Behatokiak formakuntza eta sentsibilizazio plan bati ekin dio eta zenbait ikastaro antolatu ditu. Jardunaldi hauek irekiak direnez gero, prestakuntza plan horri jarraipena ematen diote. Unibertsitateetako ikasle eta zientzilariak espero ditugu, bai eta interesa duen beste edonor ere. Espezie hauen egoera oso larria da, bioaniztasuna jokoan da eta ezin dugu beste alde batera begiratu, geure etorkizuna neurri batean ere jokoan dagoelako. Gizarte-kontzientziazioa landu beharra dago, informazioaren hedapenari inolako mugarik jarri gabe. Batera egingo al dugu?
2002an Aranzadi Ziantzia Elkarteak “Anfibioen Kontserbaziorako Nazioarteko Jardunaldiak” antolatu zituen Aquarium zoragarrian. Bertan egungo Herpetologia Behatokiaren hazia erein genuen. Oraingo honetan, estreinekoz Donostian itsas dortokak izango ditugu hizpide. Erronka handia da eta zu behar zaitugu. Izen eman eta etorri, gonbitea egina duzu. Beraz, azaroaren 14 eta 15ean Dononstiako Aquariumean elkar ikusiko dugu.
Informazio gehiagorako sakatu hemen.
Narrastiak identifikatzeko ikastaro berria
Piriniotako harribitxia aurkeztuko da
SARE martxan da Euskal Herrian
Ekainak 19: Euskal Herriko anfibioak identifikatzeko ikastaroa
>>> Aurrekoak
II. Nazioarteko Jardunaldiak Anfibioen Kontserbaziorako
XI Congreso Luso-Español de Herpetología / XV Congreso Español de Herpetología
7th International Symposium on the lacertids of the mediterranean basin
Webgune honetako errekurtsoren bat, testu zein irudi, erabili nahi izanez gero ez ahaztu Herpetologia Behatokia aipatzea, bestela gurekin kontaktuan jarri zaitez. Mila esker!.