Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Behatokiak, "Itsas dortoka" egitasmoraren bitartez, euskal kostaldeko bioaniztasuna ikertzen urte bete darama EIBE (Euskal Izurde eta Balezaleen Elkartea)-rekin elkarlanean. Elkarte honek, La Caixa Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzak babesturiko proiektuari esker, zetazeeoak ikertzen eta izurde haundiarentzat eremu bereziki garrantsitsuak mugatzeko garatzen ari den proiektuan barneratua dago itsas dortoka egitasmoarekin batera.
Itsas irteerak oso arrakastatsuak izan dira espezie ezberdinak ikusteko eta ikertzeko aukera izan bait dugu, ugaztunei dagokionez: zifioak (Zhiphius cavirostris), izurde handiak (Tursiops truncatus), izurde marradunak (Stenella coeruleoalba), izurde arruntak (Delphinus delphis), zere txikia (Balaenoptera acutorostrata) eta potzuak (Globicephala melas).
Hegaztiei dagokienez berriz: brojuak edo zangak (Morus bassanus) (alcatraces), ubarrioak (Phalacrocorax carbo) (cormoranes), ekaitz txori txikiak (Hydrobates pelagicus) (paiños), gabai txikiak (Puffinus assimilis) (pardelas chicas), pottorroak (Alca torda) (alcas), martinak (Uria aalge) (araos), lanperna musuak (Fratercula arctica) (frailecillos), maraikuak (Stercorarius skua) (págalos) eta, noski, antxetak.

Narrastiak identifikatzeko ikastaro berria
Piriniotako harribitxia aurkeztuko da
SARE martxan da Euskal Herrian
Ekainak 19: Euskal Herriko anfibioak identifikatzeko ikastaroa
>>> Aurrekoak
II. Nazioarteko Jardunaldiak Anfibioen Kontserbaziorako
XI Congreso Luso-Español de Herpetología / XV Congreso Español de Herpetología
7th International Symposium on the lacertids of the mediterranean basin
Webgune honetako errekurtsoren bat, testu zein irudi, erabili nahi izanez gero ez ahaztu Herpetologia Behatokia aipatzea, bestela gurekin kontaktuan jarri zaitez. Mila esker!.