Udaberri eta udan zehar, Aiete parkean dagoen urmael handiko ertzeetan kontrolik gabe askaturiko apoarmatuak eguzkitan ikustea ohikoa da. Aranzadi Zientzia Elkarteak kanpoko apoarmatuak naturan askatzeak eragiten dituen arazoei buruzko sentsibilizazio kanpaina abian jarri du. Urmael nagusia kanpainaren muina da, hesiturik eta zaindurik dagoenez, handiak egin diren eta etxeetan eduki ezin ditugun dortokatxoak bertan jaso baitaitezke, harrera urmael gisa funtzionatuz. Kanpoko apoarmatuak natuean arriskutsuak gerta daitezke, mehatxupean dauden bertako apoarmatuak (apoarmatu istilzalea eta korrontazalea) zokoratzen dituztelako, anfibio, ornogabe eta landareei negatiboki eragiten dietelako eta, azken batean, habitata eraldatu dezaketelako. Beraz, Z itzazu inoiz askatu naturan.

Mehatzaturik daude habitataren deuseztea, kutsadura eta espezie inbaditzaileen presentziaren ondorioz. Aipaturiko azken horrek iberiar populazio batzuen etorkizuna kolokan jarri dezake. Euskal Autonomia Erkidegoan bakank eta eskasak direnez, dauzkagun ale guztiak babestu behar ditugu.
70. hamarkadaren erdialdetik aurrera Estatu Batuetatik milaka belarri gorridun edo Floridako apoarmatu kume (Trachemys scripta elegans) inportatu dira Europan maskota bezala saltzeko. 80. eta 90. hamarkadan, euren salmenta asko zabaldu zen. Hazten doazen heinean beraien beharizanak izaten delarik. kontuan edukirik gainera 30 urte bizitzera iristen direla. Gurasoek etxean "arazo" bat dutela ohartzen dira haurrak beraietaz arduratzen ez direnean. Familiak hartzen duen ohiko erabakia animalia putzu, urmael, urtegi edo ibairen batean askatzea da, beraien ustez biziraupeneraki baldintzak batetzen dituelako.
Kanpoko apoarmatuek inbaditzeko gaitasun handia dute, habitat berrietara egokitzeko erakusten duten erraztasuna dela eta. Dieta zabala dute, jatun onak dira, kementsuak eta erasotzaileak dira eguzkia hartzeko leku egokienak lortzeko garaian, elikatzerakoan eta abar. Hemen, beraien jatorrizko habitatatik urruti, arriskutsu bilakatzen dira, bertoko apoarmatuak zokoratu eta ekosisteman desorekak sortzen baitituzte. Anfibio, ornogabe eta landarediak pairatuko dituzte ondorioak, tokiko biodibertsitatea mehatxupean jarriz. Floridako apoarmatua, planeta osoan gehien hedatuta dauden 100 espezie inbaditzaileetariko bat da.





Apoarmatuak gure artean urte asko bizi daitezkeenez, kontuan eduki behar dugu eroste hutsarekin erantzukizun handia onartzen dugula.
1997. urtean Floridako apoarmatuaren inportazioak Europara debekatu ziren (338/97 [EE] Arautegia eta 2087/2001 [EE] Arautegia). Gainera naturan atzerriko animaliak askatzea debekaturik (Euskal Herriko Natura Babesteko 16/1994 Legea) eta zigortua (Zigor Kodea 10/95 Lege Organikoa) dago.
Ezinezkoa bazaigu gure apoarmatua behar den bezala zaintzea, edozein tokitan askatu beharrean, jar zaitezte harremanetan Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainen emisorarekin aholkua jaso dezazuen. Harremanetarako telefonoa: 943 000 420.
Aranzadi Zientzia Elkartean ere aholkua jaso dezakezu. Harremanetarako: aegana@aranzadi-zientziak.org
Ikastaro teknikoa: Herpetofauna inbaditzailea kontrolatu eta erauzteko teknikak eta metodologiak
Kanpoko apoarmatuak: maskota izatetik espezie inbaditzaile izatera
>>> Aurrekoak
Webgune honetako errekurtsoren bat, testu zein irudi, erabili nahi izanez gero ez ahaztu Herpetologia Behatokia aipatzea, bestela gurekin kontaktuan jarri zaitez. Mila esker!.