Lekua: Olarizuko Etxaldea
Astelehena, otsailak 2, 11:00etan
"Anfibioak eta narrastiak: aniztasuna eta kolorea" erakusketaren aurkezpena
Erakusketa hau Ramón Arambarri argazkilari eta naturzaleak eta Aranzadi Zientzi Elkarteko Herpetologia Behatokiak sinaturiko hitzarmenaren emaitza da. Erakusketaren helburu nagusia Eusko Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako anfibio eta narrastiak jendeari gerturatzea eta hauei buruzko informazioa helaraztea da. Honetako kalitate handiko argazkiak aukeratu dira eta Herpetologia Behatokiak diseinaturiko espezie bakoitzari dagozkion fitxak osatu dira.
Erakusketa Olarizuko Etxaldean egongo da erakusgai, otsailak 2tik martxoak 1era.
Osteguna, otsailak 5, 19:00etan
Hitzaldia: ¿Cómo se produjo la exposición "Anfibios y reptiles: diversidad y color"?
Ramón Arambarri naturazale eta argazkilariak naturaren argazkilaritzan barneratuko gaitu bere irudien bidez, eta argazki erakusketa hau nola ekoiztu zen azalduko digu.
Osteguna, otsailak 12, 19:00etan
Hitzaldia: "Un proyecto de conservación para la rana ágil, anfibio amenazado"
Aranzadi Zientzi Elkarteko Herpetologia Behatokiko arduradun Alberto Gosá herpetologoak gure lurraldean baso-igel jauzkarien populazioek duten biologia eta egoera azalduko digu. Hitzaldiaren ondoren, interesa duen orok Salburuko urmaelak bisitatu ahal izango ditu sasoi honetan araldian dagoen espezie hay gertutik ezagutzeko.
Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/w24/es/html/8/518.shtml
Narrastiak identifikatzeko ikastaro berria
Piriniotako harribitxia aurkeztuko da
SARE martxan da Euskal Herrian
Ekainak 19: Euskal Herriko anfibioak identifikatzeko ikastaroa
>>> Aurrekoak
II. Nazioarteko Jardunaldiak Anfibioen Kontserbaziorako
XI Congreso Luso-Español de Herpetología / XV Congreso Español de Herpetología
7th International Symposium on the lacertids of the mediterranean basin
Webgune honetako errekurtsoren bat, testu zein irudi, erabili nahi izanez gero ez ahaztu Herpetologia Behatokia aipatzea, bestela gurekin kontaktuan jarri zaitez. Mila esker!.