Aranzadi Zientzia ElkarteaHerpetologia Behatokia

Euskal Herriko anfibioak
identifikatzeko ikastaroa

Anfibioen ezagutza poliki-poliki gizarteratzeb ari da. Biodibertsitarean gako-espezieak direla guztiok ohartu garela dirudi. Azken urteotan arlo honetan egin diren jarduera ezberdinek erantzun ezin hobea izan dute. Horregatik, aurten ere, anfibioak identifikatzeko ikastaro berri bat proposatzen dizuegu. Honen helburuetariko bat, formakuntza da. Gainera ikasleek ikasitakoa praktikan jarritakoan hain ezezagunak zaizkigun populazio horiei buruzkom informazioa eskuratu ahal izango dute, egungo ezagutza-maila handituz. Urteetako jarraipena eginez gero, animalia hauen ibilbidea zein den ikusi ahal izango dugu eta horrek anfibioen kontserbazioan lagunduko gaitu.

Egitaraua

  1. Sarrera
    1. Iberiar penintsulako anfibioen eboluzio-historia eta biogeografia
    2. Anfibioak bere orokortasunean
  2. E.A.E.ko anfibioak
    1. Anfibioak: deskripzioa, banaketa eta espezien kontserbazioa
    2. Herpetologian garrintzi handiko guneak: ezaugarri fisikoak eta ohiko herpetofauna
  3. Identifikazio atala
    1. Gako dikotomikoak
    2. Aranzadi Z.E.ko Herpetologia Bildumako aleen identifikazioa
  4. SARE programa (Seguimiento de Anfibios y Reptiles Españoles)
  5. Mehatxaturik dauden populazioen jarraipenen esperientziak
    1. Hyla meridionalis Mendizorrotzen (Gipuzkoa)
    2. Rana dalmatina Ultzamako bailaran (Nafarroa)
    3. Kostaldeko apo lasterkarien populazioa (E.A.E.)
    4. ¿Ba al dago arrabiorik Urgullen? (Gipuzkoa)
  6. Landa irteera (Iluntze-gauean burutzeko)

Irakaslegoa

  • Ainhoa Iraola (S.C. Aranzadi)
  • Ariñe Crespo-Díaz (S.C. Aranzadi)
  • Xabier Rubio (S.C. Aranzadi, A.H.E.)
  • Aitziber Egaña-Callejo (S.C. Aranzadi, A.H.E.)
  • Nagore Zaldua-Mendizabal (S.C. Aranzadi)

Koordinazioa

  • Aitziber Egaña-Callejo

Sarrera

  • 20 € / 10 € (Aranzadi Z.E.ko eta A.H.E. kideek)

Lekua

  • Aranzadi Zientzia Elkartea
    Zorroagagaina, 11
    Donostia - San Sebastián

Data

  • 2010ko ekainaren 19an

Hizkuntza

  • Euskera

Ordutegia

  • 9:30 - 14:00 Teoria
    Gauean: Irteera praktikoa

Izena emateko

  • 2010ko ekainaren 7tik 17era

Plazak

  • 20

Informazioa

  • Aranzadi Zientzia Elkartea
    Zorroagagaina, 11
    20014 Donostia - San Sebastián
    Tel: 943466142 / Fax: 943455811
    idazkaritza(at)aranzadi-zientziak.org

Laguntzaileak

  • A.H.E.