Argitalpena

Antolaketa-Batzordeak jarritako helburuetako bat, apo lasterkaria eredutzat harturik eta nazioarteko adituen bilkura aprobetxaturik, anfibioen kontserbazioaren inguruko liburu bat argitaratzea da.

Anfibioen kontserbazioan lan egiten duten ikerlari, teknikari, kudeatzaile eta ikasleei zuzenduta legoke.

Espeziearekin Europan zehar abian jarri diren kudeaketa planak aztertuko lituzke atal batean eta azkenekoan Jardunaldietatik ateratako ondorio nagusiak jasoko lituzke.

Argitalpen datarik ez dago oraindik.