Komunikazioak
Jardunaldiak bi ataletan banatuko dira: gonbidaturiko hitzaldietan eta idatziko komunikazioetan edo paneletan. Jardunaldietara nazioarteko espezialistak gonbidatuak datozenez eta denbora eskaia dela eta, ahozko komunikazioen aurkezpenak egiteko betarik ez dago, hau dela eta panel saio bat antolatu da. Adierazitako saioan aurkeztu bahi den gaia irekia da eta ez dago mugatua apo lasterkariarekiko.
Idatziriko komunikazioak edo posterra aurkezteko arauak hauek dira:
Laburpenak
Laburpenak aurkezteko epea 2010eko azaroaren 21a da. Laburpena ingelesaz gain euskeraz ala gazteleraz idatziko da euskal edo espainiar ikerlarientzat eta ingeleraz bakarrik beste ikerlari guztientzat.
Laburpenen egitura honako hau izango da:
- Izenburua, letra lodiz.
- Egileak (izen-abizenak), Komunikazioa aurkezten duen egilearen izena, Kongresuan izena-emanda egon behar duena, azpimarraturik egongo da.
- Egileen helbideak (goi-zenbakiak erabili itzazue bat baino gehiago badira).
- Egile arduradunaren helbide elektronikoa.
- 250 hitzetako hedadura maximoa eta lanaren emaitz eta ondorio batzuk azaltzen dituen laburpena. Arial 11 pt. idazkera karakterea.
Laburpenak, Microsoft Word dokumentu eta artxibo erantsi moduan helbide elektronikora bidaldu,
Panelaren neurria
Panelek, 100-125 zm. bitarteko luzera eta 75-100 zm. bitarteko zabalerako tamaina izan behar dute eta letra metro bateko distantziara irakurgarria izango da. Panelarek diseinua bertikalki kokatuko da.
Eztabaidatutako gaiarekin interesatutako jendeak ale bat eraman dezan, panelaren DIN A4 tamainuko fotokopiak funda batean eramatea aholkatzen da.
Posterrak kontsultagarriak izango dira poster saioan eta atsedenaldietan.