Aranzadi Zientzia Elkartearen barruan kokatzen den Txingudi Eraztunketa Estazioak, TEE, 2003az geroztik ikerketa proiektuak garatzen ditu Txingudiko paduran. Txingudi Penintsulako puntu garrantzitsuenetarikoa da hegaztien migrazio paseari dagokionez. Bertan TEEak Jaizubia eta Plaiaundiko laginketa estazioak mantentzen ditu, eztei-ondoko pasean urtero 4000 hegazti eraztuntzera iritsiz, tartean kontserbaziorako interes izugarria duten espezie batzuk daudelarik, hala nola Ur-benarriza (Acrocephalus paludicola). TEEak 2008 udan zehar garatuko diren kanpainetan boluntario gisa parte hartzeko aukera eskaintzen du. Ondoren boluntariotza programaren xehetasunak aurkezten dira.
Datak: 10 egunetako txandak (boluntario bakoitzak txanda bat aukeratzeaz gain beste txanda alternatibo bat aukeratu beharko du):
Gastuak: Landa-lantegira inskribatzeak 125 euroko kostua du. Honekin, boluntarioak ostatua (Paperki landa-etxea, Jaizubiako padura alboan), dietak, segurua eta bertaratze-ziurtagiria lortzeko eskubidea izango du.
Plazak: Mugatuak, gehienez 5 pertsona/txanda. Plazen okupazioak inskripzio hurrenkera jarraituko du. Inskripzio epea: 2008ko ekainaren 30a.
Adina: 18 urtetik gorakoak.
Inskripzioa: Jarri Mertxe Labararekin kontaktuan, 943-466142an, 14.00tatik 19.00etara, adieraziz:
(2011/12/24) Gipuzkoan eraztundutako beste kaio hanka hori bat Madrilen
(2011/09/22) Txikia bainan benetan hegazti azkarra
(2011/09/13) Buztanikara horia (Motacilla cinerea) leucistikoa
(2011/09/12) Oria ibaia autopìsta bezala erabiltzen dute erreketako hegaztiek