Helburua, negute-guneerarako ibilbidean lezkaria erabiltzen duten hegaztien migrazio-estrategiaren azterketa burutzea da. Laginketak, eztei-osteko denboraldian burutzen dira eta horregatil hegaztien jakin-minan sakontzearren hainbat galderei erantzuna eman nahi zaie: ¿Zeintzuk dira lezkaria erabiltzen dituzten espezieak eztei-garaian? ¿Zein da euren jatorria? ¿Noiz agertzen dira? ¿Zenbat denbora igarotzen dute Txingudin? ¿Txingudin dauden bitartean zer egiten dute? Lortzen den informazio guzti hau funtsezkoa da kutsu unibertsala duten espezieen esdtrategia migrazio eta esanahi ebolutiboa azterketak burutzeko.
![]() |
![]() |
Estazioa Jaizubiako paduran aurkitzen da (Hondarribia). Hau 2003. urtean berreskurapen plangintza batean murgildu zen eta laku gezak sortu ziren. Paduraren alboetan gune lauak azaltzen dira zeintzuk mareen eraginpean aurkitzen diren. Jaizubian, Gipuzkoako lezkaririk zabalenak aurkitzen dira. Honekin batera badaude altzadiak eta belaze atlantiarrak eta guzti hauek sortzen duten habitata garrantzi ekologiko izugarria ematen diote padura honi.
Laginketak eztei-garaian burutzen dira abuztua-urri hilabeteen bitartean. Eguneroko laginketa esfortzua burutzen da eta honetan padura alde batetik bestera sare-japoniarrez zeharkatzen da egunsentia ezkeroztik hurrengo 4 orduetan zehar.
Helburu nagusia, Parkea erabiltzen duten hegaztien egitura eta dinamikaren azterketa da. Bai migrazio, negutaldi zein arraultzak ipintzen dituzten garaian. Kasu hauetan, garrantzi handia hartzen dute aldez aurretik markatuta zeuden hegaztien berreskurapena. Metolodologia honen bitartez, indibiduoen adina, sexua, biometria, muda, etab.,... aztertzen dira oso baliogarria den informazioa lortuz biologia eta ekologia esparruetan azterketa desberdinak burutzeko.
![]() |
![]() |
Azterketa Plaiaundiko Parke Ekologikoan burutzen da (Irungo udalerrian), Jaizubiako padurarekin lotuta eta 23,4 Ha.-ko azalera duena. Markaketa estazio honetan, laginketa-ahaleginak urte osoan zehar burutzen dira 4 egunez hilabeteko (bi hamabost aldiro).
Estazio hau Villafranca-n aurkitzen da (Nafarroa) Badina Escudera deituriko lakuaren inguruan. Hau estua eta luzea da eta 55 Ha.-ko hedadura du. Laku hau inguratzen duen landareria lezkaria da.
Egun Badina Gune Natural gisa izendatuta dago. Estazioan laginketak eztei-migrazio garaian eta negutaldian burutzen dira. Helburu nagusia, bertan topa eta lezkaria migraziorako darabiltzen espezieen egitura, dinamika eta estrategien azterketa da.
Zehazki aztertu nahi dena zera da:
Populazioaren tamainan eragina izan dezakeen eragilearen azterketa. Elikadura: hau desberdina da kilonia desberdinen artean urtean zehar, ornodunez elikatzen dira soilik ala badute beste errekurtsorik.
Bariabilitate espaziala (koloniak), mugimenduak eta indibiduoen azterketa denboran zehar (urteko zikloan zehar).
Aldagai demografikoak, bizi iraupena, erreklutztze tasa, kolonien arteko fluxua, kumatze guneekiko fideltasuna eta aldagai hauetan eragina izan dezaketen beste faktore batzuk (kolonien dentsitatea, dietak, etab.).
Penintsula eta Mediterraneo mendebalde mailan dauden Kolonien arteko erlazio genetikoa.
Habitataren erabilera. Hau aldatzen da espazio eta denbora-mailan edo beste espezieen eraginez. Guzti honen azterketa markaturiko hegaztien bitartez gauzatuko da.

Gipuzkoako markaketak:
Eraztun metalikoa, ARANZADI igorlearekin, ezkerreko Kankan.
PVC-ko eraztun gorria, GNNN kodearekin, zuriz, non N 0tik 9ra bitarteko zenbakia den. Eskuineko hankan.

Kode hau Dr. P. Rock (cr-birding koordinatzaileak) onartua da eta markaturiko Kaio hankahoriaren (Larus michaellis) urrutiko irakurketak egiteko baliogarria da. Informazio honen biltzailea Alfredo Herrero da.
Oharra: G950-tik G999-rako kodea duten banakoak Julen Zuberogoitiak Kantabrian egiten duen proiektu baten barnean daude, eta ez dagozkie TEE-ri p. Rick Doctoreak aholkatuta erabiltzen da kode hau Kantabrian. Hala ere, izapidetzea ez konplikatzeko, behaketak biltzea Alfredo Herreroren erantzukizuna izango da.
Askotan espezie urtar asko indikatzaile biologiko gisa erabiltzen dira, ingurune bateko egoera ekologikoa aztertzeko. Horien artean Ur-zozoa (Cinclus cinclus) eta Martin arrantzaleak (Alcedo atthis) ditugu.
Euren banapena eta distribuzioa Gipuzkoako erreketan ezta oso ezaguna. Bikoteen banapena, bizi-irauena, bikoteen produktibitate tasa eta aldagai hauetan eragina duten faktoreak ezezagunak dira.
Hori dela eta lortu nahi dena zera da:
Helburua: Konifera basoei loturiko basoko espezieen biologia eta ekologiari buruzko aspektuak ikertzea: mokokerra eta Mendi txirriskila. Ikerlana Nafarroako Pirinioko eta Errioxako Sistema Iberiarreko basoetan burutzen da. Zehazki ondoko aspektuen jakintzari egin nahi zaizkie ekarpenak:
Helburua fringilidoen migrazioa eta negutzearen ezaugarriak aztertzea da Txingudi inguruan, Jaizkibel eta Aiako Harria barne hartuz. Proiektu honen bitartez migrazioan Txinguditik pasatzen diren edo negutze eremu bezala Txingudi erabiltzen duten indibiduoen jatorria eta pase datak bezalako galderei erantzun nahi zaie. Era berean adin, sexu edo populazio desberdinen pasearen ezaugarriak eta euren artean egon daitekeen aldagarritasuna aztertu nahi da, baita eztei ondoko eta aurreko paseen ezaugarri eta aldagarritasuna ere.
Ikerlanean Jaizkibel eta Aiako Harria (migrazio garaian) eta Txingudiko behe eremuak (negutzean) hartzen dira barne. jardunaldi bakoitzean laginketa eguzkia ateratzen denetik hurrengo 4 orduetan burutzen da.
Helburua: Txingudi zeharkatu eta Penintsula hegoaldean edota Afrikan negupasa duten indibiduoen jatorria, sexu-adin desberdintasunak zeintzuk diren aztertzea, Eraztunketak gauez egiten dira egunsentirarte. Proiektu hau Europan zehar burutzen ari da eta Txingudi Eraztunketa Estazioa horren partaide da, Belgika, Holanda eta Frantziarekin batera.
RAM-a Iberiar Penintsulan dagoen itsa-hegazti eta zetazeoen behaketa sarea da. Honen helburua, bai hegazti zein zetazeoen kopuru eta mugimenduak aztertzea da. Honetarako zentsuak burutzen dira lurmuturretan, behin hilabetean, beti ere leku beretik (informazio gehiago RAM web orrian). Laginketak bolondresen bitartez egiten dira. Koordinatzaileak, Xulio Valeiras, Atlantiko eta Madeirarako eta Salvador García-Barcelona, Mediterraneo,Melilla, Ceuta eta Cadiz-ko golkorako.
T.E.E.-a, RAM-an parte hartzen du San Antongo lurmuturran, Getaria(Gipuzkoa). Beste elkarte batzuekin batera;Arkamurka Natur Elkartea, de Zarauzt; Zumaiako Natur Taldea, Zumaia eta Itsas Enara Ornitologi Elkartea. Pello Izkeaga da koordinatzailea (Arkamurka Natur Elkartea).
Martin Arratzalea egun SPEC3 bezala dago katalogatuta EB-an (Europa gainditzen duen banaketa eremua duten, baina Europan duten kontserbazio egoera aurkakoa duten espezieak). Neguan meteorologiak duen eraginaz gain, bere gainbehera, gehien bat, ubideraketengatik, kutsadirarengandik eta ibaiertzak hondatzeagatik ematen da. Espainian, IA Mehatxatu bezala dago katalogatua, eta behatutako erregresioa, orokorrean Europan ematen den bezala, ugalketarako aproposak diren habitaten desagerpenarengatik, eta espeziearengan eragina duen kutsadurarengatik ematen da. Guzti honengatik, kontserbazioaren ikuspuntutik, Martin Arrantzalea interes handiko kontsideratu da, nahiz Europako populazioaren aipatutako egoeragatik, zein adierazle biologiko moduan duen garrantziagatik.
Hala ere, apenas ezagutzen da zein neurritan lurralde zehatz batean espeziearen presentzia esplikatu dezaketen parametroek, hala nola elikagai eskuragarritasuna (espezie kantitatea eta hauen maiztasuna) edo ingurunearen ezaugarriak, eragiten duten, baren osotasunean, espeziearengan. Proiektu honen helburu nagusiak ondoko puntuetan laburtzen dira:
Proiektu hau Antonio Vilches Moralesen (Nafarroako Unibertsitatea) diktorego mailara hautatzeko tesiaren testuinguruan burutzen da, eta ondokoek erakundeek finantzatzen dute: Nafarroako Gobernua (A.V.-en doktorego aurreko beka), Fundació Territori i Paisatge (Caixa Catalunya), Caja de Ahorros de Navarra eta PCE Ibérica.
(2010/07/09) RCO an gure lana saritua izan da
(2010/06/10) Kabiak egiteko kaxak berriztatu berri diren Leitzarango zubietan