T.E.E.-aren helburu nagusia, abifaunaren ikerketa da bai Txingudiko badia mugatzen duen eremua zein beste guneetan ere, beti ere Gipuzkoako lurralde historikoan. T.E.E.-aren proiektua eta helburuak kutsu zientifikoa dute soilik. T.E.E.-aren lan esfortzuak hiru esparru desberdinetan defini genitzake:
T.E.Ean barneratzen diren proiektu guztiek helburu bat edo gehiago barneratzen dituzte.
Migrazioa, 4500 espezie eta 50 milioi hegazti baino gehiagoren inplikazioa, urteko, eragiten duen fenomenoa da eta Txingudi, migrazioaren fenomena aztertzeko gune natural paregabea da. Ikerketa hauen bitartez:
aztergai diren espezieen kontserbazio aplikazioen zergatia.
espezie desberdinen migrazio estrategiak eta euren esanahi biológiko, ekologiko eta ebolutiboen erantzunak lortu daitezke.
Populazioen egitura eta dinamika ere dira aztergai Txingudiko estazioan. Esparru honetan eboluzio estrukturala eta populazio dinamikaren inguruko aspektuak planteatzen dira. Garrantzi handikoak dira beraz, mehatsatuak dauden espeziea edo kudeaketa espezifikoa beharrezkoa dutenak.
Hemen barneratuko liratekeen proiektuak, helburutzat espezie eta gune desberdinen kontserbazioa dutenak dira. Honek eztu esan nahi aurretik azalduriko helburuak baztertuak gelditzen direnik esparru honetan.
(2010/07/09) RCO an gure lana saritua izan da
(2010/06/10) Kabiak egiteko kaxak berriztatu berri diren Leitzarango zubietan