Gabriel Martin-ek, Madrilgo Alcazar de San Juan zabortegian guk hemen Getariako San Antonen lehengo udaberrian eraztundua izan den beste kaio gazte bat ikusi berri du.

3 hilabetan bigarrengoa izango litzateke.

Eraztunaren zenbakia 950.G da eta behaketa honen hondorioz bigarrengo aldiz baieztatu ahal izan da Kantauri ixurialdean kumatzen den kaio hankahoriaren presentzia Madrilen edo penintsula barrualdean.


Iritsi berri zaio Jose Ignacio Jauregiri (T.E.E.) orain dela urte bete inguru Leitzaran ibaian, Berastegi parean, eraztunduta hartu zuen Txio arrunt (Phylloscopus collybita) baten istorioa. Hegazti hau 6 egun lehenago Ceutan eraztundua izan zen eta beraz marra zuzen zuzen bota ez gero 750 Km. egin zituela 6 egunetan baieztatuko litzateke.
Gaur goizean Tolosako (Gipuzkoa) Zelai ibaian eraztundutako Buztanikara hori (Motacilla cinerea) heldu (Euring 4) baten argazkiak dituzue ikusgai. Dirudienez ale honek buruko luma batzuk zuriak zituen eta moko aldea ere nahiko urdinxka, horregatik pentsatzen da leucistikoa uzan zitekeela.



Araxes ibaian arrapatu berri da 2010 garren urteko azaroan Albistur ibaian eraztundua izen zen Ur zozo ((Cinclus cinclus) gazte bat eta leku berean ere berriro arrapatu da baita ere Albistur ibaian aurtengo abuztuan eraztundutako Martin arrantzale (Alcedo atthis) gazte bat.
Esan Araxes ibaiak eta Albistur ibaiak Oria ibaira ixurtzen dituela bere urak eta yadanik 2 Ur zozo (Cinclus cinclus) eraztunduak izan direla Albistur ibaian hondoren Araxes ibaian arrapatu direnak eta baita ere berdiña gertatu zen beste Martin Arrantzale (Alcedo atthis) batekin.
Abuztuaren 31ean, Gabriel Martin-ek, Madrilgo Colmenar Viejoko zabortegian guk hemen Donostiako Santa Klarako irlan, aurtengo udaberrian eraztundua izan den kaio gazte bat ikusi du.

Eraztunaren zenbakia 993.G da eta behaketa honen hondorioz aurreneko aldiz baieztatu ahal izan da Kantauri ixurialdean kumatzen den kaio hankahoriaren presentzia Madrilen edo penintsula erdialdean. Xeetasun gehio hondorengo helbide hontan. http://larusfuscus.blogspot.com
Gipuzkoako Ibaietako hegaztien populazioen monitorizazioen barruan, lehenago urtean Gipuzkoako erretako zubi batzuetan egin ziren berriztatze lanak aprobetxatuz ibaietako hegaztiei kumatzen laguntzeko asmoz zementuzko kaxa batzuk jarri ziren altura ezbedinetan kokaturik.

Egindako lanak fruitiak eman ditu eta aurten ederki aprobetxatu dituzte Ur zozoek (Cinclus cinclus) kabiak egiteko.

Iparraldeko Sempere herrian dagoen Zaluaga zabortegian Miru beltz (Milvus migrans) bat hegoetan marka batzuk zituela behatua izan da. 2009 urteaz geroztik hegazti arrapakari migratzaileak aztertzeko helburuz Tarifan (Cádiz) hegaztiak markatzen diardute eta Zaluagan behatutakoa 2010 eko abuztuak 30 ean Tarifako egitasmo hortan eraztundua izan zen.
Poloniako Opolksie lurraldean eraztundutako lehen neguko Kaspiako kaio (Larus cachinnans) gaztea behatua izan zen urtarrilean Ondarroako kaian.

Uste da Kaspiako kaioa (Larus cachinnans) negu partean Euskal herrian behin edo beste behatua izan dela.

Bainan Ondarroako hau ikusi arte ezin izan da baieztatu, begirada batean espezie hontako kaio eta hemengo kaio hankahori (Larus michahellis) en artean ezberdintasun gutxi dagoelako.

Albiste hau ikusteko, sakatu hemen.
Ikusi nahi baduzue Txingudiko eraztuntze taldeko kidea den Jose Inaxio Jauregi-ri Leitzaran ibaia barrena, Aiurri aldizkarikoek egin dioten erreportai-elkarrizketa, satu hondorengo link-ean eta ederki azaltzen ditu ibaietako hegaztiei buruzko hainbat bitxikeri.
Uztailaren 17an Jaizubian, EMAN programaren barruan egin zen jardunaldi batean Paparurdin (Luscinia svecica namnetum) eme eta ar heldu bat arrapatu ziren eta uztez bikoteak direla pentsatzen da. Emeak gainera zabela dena ximurtua zuen, orain dela gutxi inguruko kabiren batean kumatzen egon den zeinale eta biak gainera gorputzeko luma guztiak aldatzen hari ziren, 10 egun lehenago arrapatu zen beste Urretxindor (Luscinia megarhynchos) bat bezala.
Esaugarri hauekin baliteke inguruan kumatzen egotea. Baieztapen hauekin zuhurti haundia eduki behar da bainan kontuan hartu lehendabiziko Paparurdinak normalean abuztu erdi aldean hasten direla eztai-ondorengo pasean inguru hauetatik pasatzen. Gauzak horrela, hurrengo urtetan adi adi egon beharko degu urte sasoi hontan lehenez gain ahalegiña haundituz eta horrela dela baieztatuko balitz, inguru hauetan kumatuko litzateken namnetun azpiespezieko lehen bikotea izango litzateke.
Oraingoz penintsulako "Sistema Central"en eta Kantabriako mendilerroan kumatzen dira bakarrik eta hauek ez dute zer ikusirik Europa erdiko eta mendebaldeko hezegunetan kumatzen diren populazioekin.
Esan "l'Institut Català d'Ornitologia"k sari bat eman digula 2009 garren urteko 25 garren alean Kataluiniako aldizkari ornitologikoan argitaratutako artikulu batengatik. Artikuluaren izenburua "Euskal Herriko Kaio hankahori populazioaren Larus michahellis lusitanius distribuzio eta tamaña; azken hiru hamarkada kontuan hartuz. Sari hau 2009 garren urtean aurkeztu zen aldizkari hontan parte hartzea bultzatzeko.
Informazio gehiago hondorenho linkean:
http://revistacatalanaornitologia.blogspot.com/
Ataundik pasatzen den Agauntza ibaian T.E.E.ko eraztuntzaileek, espeziearen ezaugarri den papar-zuri zuria falta zuen ur zozo (Cinclus cinclus) bat markatu da koloretako eraztunekin, Gipuzkoan urtebete buruan ezaigarri hau duen bigarrengoa da markatu dena. Lehenbizikoa lehenagoko urtean Oria ibaiaren iturburua den Leitzaran ibaian eraztundua izan zen.

Lehenagoko urtean eraztundutakoak zabela urratua zuenez emea zela ziurtatu dezakegu eta "The Dippers" liburuaren egilekide den Stephen Ormerod aditu britainiarrarekin kontsultatzean, honek ziurrenik melaniko bat izango zela baieztatu zuen, bainan Ataunen eraztundutakoak zituen neurri eta koloreen arabera (Hegoa 98mm eta T9 oso marroia) arra dela esan dezakegu.

Urtebete buruan hain denbor gutxian eta bat bestearen hain hurbil markatutakoak izanik zer pentsatua ematen du eta hemendik aurrera adi adi ibili beharko degu horrelako zantzuak dituen beste espezieren bat azaltzen den edo ez ikusteko.

Jakiña da hegazti askok biziirauteko gure ibai inguruetako egoerak asko baldintzatzen dituela eta batez ere ibaietan kumatzen duten hegazti espezie askori azkenaldian ibaietan egiten hari diren kanalizazioek et zubien berriztatzeak kalte egiten diela kumatzeko garaian.

Horregatik ibaietako hegaztien populazioen monitorizazioen barruan, lehenagoko urtean Andoain herriko Leitzaranen dagoen Otita zubia (Sorginen zubia) berriztatzean ibaietako hegaztiak kumatzeko kaxa batzuk jarri ziren altura ezberfiñetan kokaturik.

Eta aurten ere beste horrenbeste egingo da baita ere Leitzaran bertan berriztatzen ari diren akueduktu edo ubidea den beste zubi batean. Orain arte egin duten bezala berriro ere bertan kumatzen jarraitu dezaten besteak beste Ur zozoek (Cinclus cinclus) edo buztan ikara horiak (Motacilla cinerea) espezietako hegaztiek.
"Gipuzkoako ibai-hegazti populazioen monitorizazioa" proiektoaren markoan hari geran kanpainan Amezketa ibaian 3 Ur zozo (Ciclus ciclus) arrapatu zituen José Ignacio Jauregik eta horietako bat 2009/07/02 an Albisturko Olarrain (Tolosa) auzoan kabian beste 2 txitekin batera eraztundua izan zen.
Hegazti hau, bere gurasoek elikatu hondoren, Oria ibaira jaisten da eta handikan Alegira (5 Km. gutxigorabehera) igotzen da gero Amezketa ibaira sartzeko. Bertan 2010/05/10 ean berriro arrapatua izan zen, beraz eraztundutako urtetik urtebetera.
Ur zozo honek zabela urratura zeukanez emea dela esan dezakegu eta Amezketa ibaian bere etxe berria bilatu duela ere bai. Naiz eta espezie hau guztiz territoriala izan bilatu du inguruan erreke tramo txiki bat libre bere bizia aurrera ateratzeko.
Apirilaren 22an arratsaldeko 7:30tan Alesbes herrian (Nafarroan) izango da aurkezpena. Bertan EAT elkarteko "Arizaga, J., Alonso, D., Fernández, E., Fernández, I., Martín, D., Vilches A.-ek Badina de Escudera hezeguneko passeriforme komunitatearen ezaugarriak azalduko dituzte".
Oraintxe bidali digute Andoaingo erreka txiki batean 2008/08/10 urtean Txingudiko erazuntze taldeko kide batek eraztunduta zegoela arrapatu zuen Martin arrantzale baten historioa.
Berau Truenvelen (Finisterre-Frantzia) Andoaindik 550 km. tara eraztundua izan zen hemen berriro arrapatu baino 27 egun lehenago. Inguru hontan horrelako lehenengo zita izanik, honek adieraziko luke zer nolako sakabanaketa eduki lezaketen.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Eraztuntze-bulegoak antolatuta, Bizkaiko eta Siziliako harrapari rupikolak ikertzeko metodoak azalduko dituzte Aranzadiren Leioako egoitzan martxoaren 30ean egingo den hitzaldi/mahai inguruan. Ondoren parte-hartzaileen arteen arteko eztabaida irekia hasiko da.

Igande hontan, martxoak 4an kaio hankahori gipuzkoar baten 4. kontrola jazo zen Mediterraneoan. 2009ko ekainean Donostian eraztundutako hegazti bat da hain zuzen ere, Carlos Alvarezek Gironako probintzian kontrolatutakoa. Orain arte mediterranear kostaldean lusitanius subespezieko bost kontrolen berri besterik ez dago: 2007 eta 2009ko urtarrilean Valentzian eta 2008 urtean Gironan kontrolatutako gipuzkoarrak eta 2008 eta 2009. urtetan jarraian Malagan behatutako galiziar kaio bat.
Kontrol hauek hegazti kantauriarren Mediterraneoranzko fluxu bat dagoela demostratzen dute, nahiz eta berau eskasa izan. Hegazti hauek beren mugimenduetan jarraitutako ibilbideak ziurtasunez ezagutzen ez diren arren, litekeena da hegazti galiziarrak kostalde atlantiarra hegoaderuntz jarraitu izana bateyik; eta hegazti gipuzkoarrek, jatorri mediterranearreko kaioei beren umatze-guneetaranzko migrazioan lagunduz, Ebro eta/edo Garonako ibai-ibilbideak jarraituz bidaiatu izana bestetik.
Hegazti-faunaren inguruko ikasketak osatzeko tresna oso baliagarria da eraztunketa zientifikoa, prestakuntza-ikastaroan erakutsiko denez.
Hegaztiak bereizteko gutxieneko ezagutzarik izan gabe eraztunak jartzeko aritu nahi dutenei bideratuta dao ikastaroa. Izan ere, ezagutza horiek beharrezkoak dira eraztunak jartzeko tresnak arazorik gabe erabiltzeko.
Hitzaldiak eta irteerak osatuko dute ikastaroa. Hitzaldian eraztunketari eta teknikei buruzko oinarrizko ezagutza eskainiko da, eta irteeran, berriz, partaideak hegaztiak gobernatzen eta harrapatze-metodoak erabiltzen trebatuko dira.
DOHANIK.
Norentzat: Eraztunketa zientifikoaren inguruan jakin-mina dutenentzat.
Irakaslea: Daniel Alonso Urmeneta. Aranzadiko Eraztuntze Bulegoa.
Iraupena: 14 ordu.
Antolatzaileak: Gasteizko CEA.
Kuporo 20 lekutik mugatuta.
Inskripzioak: CEA, Tel. 945162696 ordutegia: 8:00 am-tik 15:00 pm-ra.
Inskripzioa egiteko epea: Martxoaren 12 arte.
Pasa den irailaren 18an Camargan koloretako eraztunekin markatuko espezie honetako ale bat behatu zen Plaiaundiko Parke Ekologikoan (Irun). Indibiduoa txita zenean eraztundu zen, 2009ko ekainaren 26an.
Proiektuaren arduradun den ikerlariak informatu duenez aurten 7 txita besterik ez zituzten eraztundu, banako hau Plaiaundin ikusteko aukerak oso urriak kontsideratu zitezkeen beraz. Zuhaitzetan kokatutako habietan jaiotzen diren txitak besterik ez eraztuntzea da eraztunketa kopuru baxu honen arrazoia. Ez dituzte lezkadian jaiotzen diren txitak eraztuntzen, nahiz eta habitat honetan umatzen duen Camargako populazioaren %90ak.
Eremu horretan Lertxuntxo handiaren populazioa bidertu egin da azken urteetan. Horrela, 2006an 20 bikote habiagile kontatzen ziren bitartean 2009ko sasoian berriz 120 inguru kontatu dira.
Pasa den irailaren 13an espezie honen koloretako eraztunen 100. eraztunketa burutu zen. "Gipuzkoako ibai-hegazti populazioen monitorizazioa" proiektuaren markoan burutzen den kanpaina hay 2008ko otsailean hasi zen, orduan metalezko eraztunak soilik erabiliz. Koloretako eraztunak urte horretako abenduan barneratu ziren ikerlanera.
Kanpainan zehar 168 banako eraztundu dira gaurdaino, 66 metalezko eraztunekin soilik eta 102 koloretako eta metalezko eraztunekin. Berrarrapatutako banakoen kopurua 108koa da.
Proiektu honi dagozkion laginketa genienak Oriaren arroko ibaietan egiten dira, nahiz eta Urumea, Bidasoa eta Oiartzun ibaien arroetan ere burutu diren eraztunketa jardunaldiak.

Abuztuaren bukaeran 2009. urteko Jaizubiako Eraztunketa Kanpainaren erdia beteko da. Miren Andueza eta Antonio Vilchesek zuzendurik nagusiki eta nahiko egokiak kontsideratu daitezkeen emaitzak lortu direlarik.
Uztailaren 15ean hasi zenetik, eta abuztuaren 30rarte, 43 hegazti espezieei dagozkien 3.000 harrapaketa burutu dira eraztunketa eta kontrolak batuz. Eta berean, Eusko Autonomia Erkidegotik kanpo eraztundutako 21 berrerrapaketa lortu dira.
Espezie aipagarrienen artean ur-benarrizaren (Acrocephalus paludicola) 12 eraztunketa, benarriz gorriztaren (Locustella luscinioides) 4 eta benarriz nabarraren (Locustella naevia) 3 jasotzen dira. Guzti hauek espezie eskasak dira Gipuzkoan, detektatzen zailak, ur-benarriza gainera mundu-mailen dago mehatxatuta, Uroilanda handiaren (Rallus aquaticus) 4 markaketa berri ere burutu dira koloretako eraztunen konbinazioekin.
Pasa den abuztuaren 18an berriro detektatu zen Plaiaundin Kanadako jatorriko eraztun konbinazioa duen harri-iraularia, iragan negua parkean eman zuena.
Hegaztia, bere garaian atal honetan adierazi bezala, 2008ko ekainaren hasieran eraztundu zen Alert-eko herrian.
Ellesmereko uharte Kanadarrean, Ipar Polotik gutxi gora behera 800 km.-tara besterik ez. Lehen aldiz 2008ko abuztuaren 8an detektatu zen Plaiaundinm eraztundu zenetik 60 egunetara. Banako honen azken neguko behaketa aurtengo apirilaren 12koa da, beraz, gehienez ere 132 egun behar izan ditu Txinguditik bere udako kuarteletara dauden 9.500 km. baino gehiagoren joan-etorria egin eta han ugaltzeko.
Iragan ekainean zehar 2009 urteari dagokion Kaio hankahoriaren (Larus michahellis) eraztunketa kanpaina burutu da, urrunetik irakurtzeko markekin, gipuzkoar kostaldeko kolonietan.
Aipatutako kanpainan 356 hegazti eraztundu dira, horietatik 21 helduak ziren eta 335 txitak. Markatzeak 3 kolonietan egin dira: Getaria (20 hegazti), Santa Klara irla - Donostia (50 hegazti) eta Ulia - Donostia (286 hegazti).
Azpimarratu beharra dago hegazti guztien artean 2 kaio ilun txita (Larus fuscus) eraztundu zirela. Hegaztiak ohiko eraztun gorriarekin markatu dira, baina irakurketa-kode berriarekin, XXX.G, X zifra bat izanik.

Pasa den apirilaren 23ean, TEEko eraztuntzaileek ur zozo (Cinclus cinclus) banako bat markatu zuten koloretako eraztunekin. Albiste honetan erakusten duren argazkietan ikus daitekeen bezala ez zuen espeziearen ezaugarri den adur-zapi zuria. Hegaztia Oriaren ibaiadar den Leitzaran ibaian harrapatu zen Leitzako (Nafarroa) udalerrian.

"The Dippers" liburuaren egilekide den Stephen Ormerod aditu britainiarrarekin kontsultatzean, honek zurrenik banako melaniko bat dela baieztatu zuen.

Ostirala martxoaren 20an, uretako hegaztien buruzko dibulgatzio jardunaldi bat gertatuko da. Emanaldia Leitzaran Bizitarien Etxean izango da eta zentru hori Txingudi Eraztunketa Estazioa langidetzarekin antolatuta dago. Ordutegia 9:00tik 12:00 arte izango da.
Iragan urtarrilarem 4ean kaio hankahori gipuzkoar baten 2. kontrola jazo zen Mediterraneoan. 2008ko ekainean Donostian eraztundutako hegazti bat da hain zuzen ere, Carlos Alvarezek Gironako probintzian kontrolatutakoa. Orain arte mediterranear kostaldean lusitanius subespezieko hegaztien bi kontrol gehiagoren berri besterik ez dago: 2007ko urtarrilean Valentzian kontrolatutako beste banako gipuzkoar bat eta iragan abenduan Malagan behatutako hegazti galiziar bat.
Kontrol hauek hegazti kantauriarren Mediterraneoranzko fluxu bat dagoela demostratzen dute, nahiz eta berau eskasa izan. Hegazti hauek beren mugimenduetan jarraitutako ibilbideak ziurtasunez ezagutzen ez diren arren, litekeena da hegazti galiziarrak kostalde atlantiarra hegoaderuntz jarraitu izana bateyik; eta hegazti gipuzkoarrek, jatorri mediterranearreko kaioei beren umatze-guneetaranzko migrazioan lagunduz, Ebro eta/edo Garonako ibai-ibilbideak jarraituz bidaiatu izana bestetik.
Kaio Hankahoriaren (Larus michahellis) hazkunde demografikoa kontrolatzeari begira kudeaketa-neurrien eraginkortasuna balioetsi eta ebaluatzeko, izaera zientifikoko ikerketak egitea behar-beharrezkoa dela da Donostiako Aquariumen-ean espezie honi buruz egindako jardunaldian ateratako ondorioetarako bat. Topaketa urriaren 3an izan zen, Aranzadiren "Txingudiko Eraztunketa Estazioak" antolatutako Sarrera Libreko Jardunaldiaren barruan.

Azken hamarkadetan espezie honek izan duen hazkunde demografikoaren arrazoiak aztertu ondoren eta gaur arte erabili izan diren kudeaketa-neurrien eraginkortasunaz eztabaidatu ondoren, hazkunde demografikoa hiri-hondakin solidoen gorakadari eta arrantza-bazterkinei egotzi behar zaiela ere ondorioztatu zuten.
Paseriforme hauek Europa erdi eta iparraldeko migratzaileak, negutaldia iberiar penintsulan dute eta hori dela eta ezta arraroa hauek garai honetan Txingudiko Badian ikusi eta entzutea. Euren kantua 'txiuuu' tristea baina polita da. Hauek urrialdean ikusten dira Jaizubiako paduran eta aurten ere fin ibili dira ta urriaren hasieran izan ditugu ikusgai. Horren bi adibide garrantzitsu ditugu, Suedia eta Alemania eraztuna zuten bi indibiduo berreskuratu dira. Honek adierzten digu, nahiz eta txori txikia izan, izugarrizko migrazio ahalmena duela.

Gaur, Jaizubiako paduran, Uroilanda handia bigarren indibiduoa markatu da koloreetako eraztunekin. Honek indibiduo honen urrutiko distantzi irakurketa ahalbidetuko du, espezie honen biologiaren azterketarako garrantzitsua izango delarik. Indibiduo honek ere, eraztun kolore kode propioa du, besteengandik desberdintzen duena. Edonork hau ikusiz gero, mesedez Alfredo Herrerorekin (chaetura@euskalnet.net) kontaktuan ipini dadila, esanez non ikusi duen, zein egunetan, zein ordutan, etab.

Nahiz eta transahariar-txorien migrazioa nahiko eskasa izan, beste ur-benarriz bat markatzea lortu da Jaizubian. Hau bosgarrena izanto litzateke. Hau ere, mota honetako habitatak txorien eta konkretuko ur-benarrizaren migrazioan duen garrantzia bermatuko luke.
Uroilanda Handi europearra (Rallus aquaticus), biologia ezezaguneko espeziea da bizi den habitataren ondorioz. Honen jakintasuna handitzeko nahiarekin, TEEko kideek proiektu bat burutzen hasi dira espezie honen inguruan. Indibiduak harrapatu eta urruneko irakurketa ahalbidetzen duen koloreetako eraztunekin markatuko dira, lehen indibiduo honekin egin den bezala. Tartsu bakoitzean bi eraztun ipini dira eta geo beste bat metalezkoa tibian. Erabilitako koloreak txuria, horia, berdea, urdina, laranja, gorria eta beltza dira. Baten bat ikusi ezkero, garrantzitsua da adieraztea zein da ikusitako koloreen ordena. Hauek Alfredo Herrerori bidali beah zaizko, chaetura@euskalnet.net. Honek indibiduo horri dagokion historial fitxaren kopia errextuko dizue.

Abuztuaren 31an, Jaizubiako paduran Elano urdin indibiduo bat bistaratu zen. Bitxikeritzat kontsideratu dezakegu ezpaita batere arrunta horrelako espezie bat gure kostaldean ikustea. Abuztuan Donostiatik 15 km. hegoaldera beste indibiduo bat bistaratu zen. Hau gure lurraldean ikusten den lehen alea izango litzateke. Ziurrenik ikusitako bi indibiduoak, indibiduo bera izatea. Oso urria da espezie hau iberiar penintsulan, beti ere distribuzio meridionalagoarekin.
Txingudiko Eraztunketa Estazioak, aurten bere Sarrera libreko II. jardunaldiak burutuko ditu urriaren 1etik 5era. Egun hauetan egongo diren hitzaldi guztien artean, garrantzitsuena Aquarium-eko auditorian burutuko dena izango da urriaren 3an. Hitzaldi honetan, kaio hankahoriaren adiatuak diren hainbat Espainar ikerlari etorriko dira, espezie honen inguruan sortzen ari diren eztabaiden inguruan euren iritziak adieraztea. Espeziaren hazkunde-demografikoa, honek sortu dituen aldeko eta kontrako ideia eta eztabaidak, honen inguruan burutu daitekeen kudeaketa egokia, etab.
Informazio gehiago, sakatu hemen.
Azken egun hauetan, eguraldi txarrarekin batera, txorien markaketa kopurua ere handitu da Jaizubiako paduran. Dagoeneko 4 dira markaturiko Ur benarrizak (Acrocephalus paludicola). 37 espezieetako 1600 hegazti markatu dira dagoeneko azken 45 egunetan.
Ere aipagarria da atzerrian markatu eta Jaizubian harrapatutako hegaztiak. Danatara Britaniar-eraztuna duten 7 indibiduo eta Frantziar eraztuna duten beste 2 harrapatu dira, danak Lezkari arrunta (Acrocephalus scirpaceus) eta Benarriz arrunta (Acrocephalus schoenonbaenus) espezietakoak.

Abuztuaren 8, 9 eta 10ean koloreetako eraztunak zituen Harri iraulari bat, (Arenaria interpres), ikusi izan ahal da Plaiaundiko Parke Ekologikoan. Eraztun konninskrys honako hau zen: koloreetako hiru eraztun, metalezko bat eta gero "flag" bat (nolabaiteko ikurrin txiki bat), zuri kolorekoa. Azken hay oso esanguratsua da honekin jakin izan baita hegazti hau konkretuki Kanadan, (Alert herrialdean, Ellesmere uharteetan, Kanada iparraldean) markatuta izan zela. Txingudira iristeko hegazti hau 4800 km. egin ditu. Horrelako kasuak gutxitan eman izan dira Europan. Bi Britania Handian, bat Portugalen eta beste bat Belgikan.
Abuztuaren 5an Hondarribian, koloreetako eraztuna duen Audouin kaioa ikusi izan da. Hau BB4F kodea inskribatuta duen eraztun zuria zuen. Honen jatorria bilatu nahian, ikusi izan da "hacking" teknikaren bitartez hezitako hegaztia izan dela Columbretes uharteetan (Castellón) kaio honen populazioa handitzeko eta sendotzeko darabilten tenkina. Hau da, gatibutasunean hasi izan da ingurune natural batean ondoren aske uzteko. Ezaugarri berdinak dituen laugarren indibiduoa da Txingudin bistaratzen dena. Bi Delta del Ebron markatutakoak, bat Italiakoa eta azkena orain mintzo duguna.
Aranzadiko eraztuntzailea aurreko asteburuan Andoaingo errekasto batean Pariseko eraztuna duen Martín arrantzale bat (Alcedo atthis) harrapatu zuen. Hau orain arte eman den lehengo kasua da eta martinak izan dezakaten dispertsioaren adierazle izan daiteke.
Aurreko urtean egin zen moduan, aurten ere eraztunketa-kanpaina burutzen ari da Jaizubiako paduran. Kanpaina honetan bolondresak parte hartzen ari dira Kutxak eskeinitako lan taldeen bitartez. Uztailaren 15etik egunerarte, 34 espezietako 1000 indibiduo baino gehiago markatu dira eta euren artean denboraldiko lehen ur-benarriza (Acrocephalus paludicola).
- Txostengileak: Daniel Alonso, Juan Arizaga, David Mazuelas.
- Lekua: Olazuri Larreako etxea eta Salburua Parkean.
- Egunak: Larunbata maiatzaren 31an, igandea ekainaren 1an.
- Ordutegia: Larunbata: 9:00tik 13:00ra eta 15:00tik 19:00ra. Igandea: 6:00tik 15:00era.
- Lekuak: 20.
- Kontaktua: Gorka Belamendia (945162696).
- Erakundea: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Vitoria-Gasteiz Udala.
Aurreko Martxoaren 4an, Asier Aldalur Getarian Kumlien-ko kaio (Larus glaucoides)heldua bistaratu eta argazkiak atera zituen. Hau Penintsulan espezie honekiko egin den lehen behaketa izan daiteke. Kaio hau Canada-ko Baffin uhartean kumatzen du. Indibiduo heldua izatearen arrazoia hegoko lumen puntaldea gris ilunagoa dela lumaren gainontzeko zatia baino. Zita hau "Comité de Rarezas español"-era bidali da, euren baieztapenerako baina laridoetan aditua den Crhis Gibbins, argazkiak ikusi eta zihur dago ongi identifikatutako hegaztia dela.

Astero egiten den bezala, laginketa burutu zen Plaiaundiko parke ekologikoan. Txori dexente markatu ziren eta goraipatzekoa da denboraldiko lehen hegazti transahariarren etorrera. Lezkari arrunta (Acrocephalus scirpaceus), Benarriz arrunta (Acrocephalus schoenobaenus) eta Txio horia (Phylloscopus trochilus). Gaionontzeko txoriak: Txio arrunta (Phylloscopus collybita), Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla), Errekako txinboa (Cettia cetti), Zozoa (Turdus merula) eta Txantxangorria (Erithacus rubecula).
Nahiz eta espezie kopurua txikia izan, egazti kopurua handia izan zen. Markatutako txorien artean: Tuntuna (Prunella modularis), Txio arrunta (Phylloscopus collybita), Txantxagorria (Erithacus rubecula), Birigarroa (Turdus philomelos) eta Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla).
TEEa, RAM-an parte hartzen du San Anton-go lurmuturran, Getaria (Gipuzkoa). 2008. urteko hirugarren behaketa egunean, bisibilitate eskasa eta eguraldi oso kaxkarra egon zen. Behaketa lanetan Aitziber Sarobe, Juantxo Unzueta, Aitor Leiza, Pello Izkeaga eta Asier Aldalur egon ziren. Behaketak goizeko 9etatik, eguardiko 12tara burutu zen. Behatu ziren hegaztien artean: identifikatu gabeko Gabaia (Puffinus sp.), 3; Zanga (Morus bassanus), 642; Marikoi handia (Stercorarius skua), 5; identifikatu gabeko Marikoia (Stercorarius spp), 3; Antxeta burubeltza (Larus melanocephalus), 19; Antxeta hankabeltza (Rissa tridactyla), 1; Txenada Hankabeltza (Sterna sandvicensis), 2 eta Pottorro Arrunta (Alca torda).
Holandan koloreetako eraztunekin markaturiko Mokozabala (Platalea leucorodia) ikusia izan zen Plaiaundin. Indibiduoa hau, 1981. urtean markatu zen Holandan. Beraz, 26 urte dituen Mokozabala da. Orain arte markaketa lanetan denbora asko darabiltenen ikusitako Mokozabalik zahareña, 29 urteetakoa da.
Nabaria da udaberria ate joda dugula. Laginketa egun hontan, txori mugimendua handia egon zen. Markaturiko txorien artea: Txantxangorria (Erithacus rubecula), Birigarroa (Turdus philomelos), Txepetxa (Troglodytes troglodytes), Txio arrunta (Phylloscopus collybita) eta Erregetxoa (Regulus ignicapillus).
Lehen negukoak diren kaio hegalzuria (Larus Glaucoides) eta Delaware kaioa (Larus delawarensis) ikusiak izan ziren Hendaya-n. Hauek gutxitan ikusten diren kaioak dira eta hori dela merezi du aipatzea.
Strasburgon markaturiko Dilindaria (Remiz pendulinus) harrapatu da Plaiaundin. Hau nahiko maiz ematen den gertaera da, Dilindariak Kantauri isurialdeko kostaldea negutaldi gisa darabilten lekuak direlako.
Markaturiko txorien artean: Tuntuna (Prunella modularis), Erregetxoa (Regulus ignicapillus), Errekatxindorra (Cettia cetti), Zozoa (Turdus merula), Txantxangorria (Erithacus rubecula), Txio arrunta (Phylloscopus collybita) eta Buztanluzea (Remiz pendulinus).
Markaturiko txorien artean: Tuntuna (Prunella modularis), Errekatxindorra (Cettia cetti), Zozoa (Turdus merula) eta Txio arrunta (Phylloscopus collybita).
TEEko kideok Gipuzkoako Kaio hankahoriei (L.m. lusitanius) burutzen ari diren jarraipenaren barruan Euskal-herrian, 2 Kaio hegalzuria (L. glaucoides) behatu zituzten, horietako 1 (lehen negukoa) Biarritzen 2008/01/23an eta beste 1 (heldua) Zarautzen 2008/01/25an.
Lagineta egun honetan markatu ziren txorien artean: Tuntuna (Prunella modularis), Erregetxoa (Regulus ignicapillus), Errekatxindorra (Cettia cetti), Zozoa (Turdus merula), Kaskabeltza (Parus major), Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus), Txantxangorria (Erithacus rubecula) eta Istingorra (Gallinago gallinago).
TEEa, RAM-an parte hartzen du San Anton-go lurmuturran, Getaria (Gipuzkoa). 2008. urteko bigarren behaketa egunean, bisibilitate eskasa eta eguraldi oso kaxkarra egon zen. Behaketa lanetan Aitziber Sarobe, Juantxo Unzueta, Aitor Leiza, Pello Izkeaga eta Asier Aldalur egon ziren. Behaketak goizeko 9etatik, eguardiko 12tara burutu zen. Behatu ziren hegaztien artean: Gabai iluna (Puffinus griseus), 2; Gabai arrunta (Puffinus puffinus), 1; Gabai balearra (Puffinus mauritanicus), 3; Zanga (Morus bassanus), 104; Marikoi handia (Stercorarius skua), 1; identifikatu gabeko Marikoia (Stercorarius spp), 1; Antxeta burubeltza (Larus melanocephalus), 12; Antxeta mokogorria (Larus ridibundus), 9; Gabioi atlantiarra (Larus marinus), 1; eta martin/potorro (Uria/alca spp), 35.
Hemendik gutxira argitaratuko da "Revista de Anillamiento de la Sociedad de Ornitología"-n Kantauri itsasoan jaiotako Kaio hankahori buruzko lehen behaketa Mediterraneoan. Gainera indibiduo honek burutu izan lezakeen migrazio ibilbidei buruzko azterketa planteatzen da. PDF-a prest dagoenean web horri honen bitartez aukera egongo da irakurtzeko.
Lagineta egun honetan markatu ziren txorien artean: Tuntuna (Prunella modularis), Buztanluzea (Aegithalos caudatus), Errekatxindorra (Cettia cetti), Zozoa (Turdus merula), Birigarroa (Turdus philomelos), Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus), Martin arrantzalea (Alcedo atthis) y Txolarrea (Passer domesticus).
Aste honi dagokion laginketan, markatu dira: Txantxangorria (Erithacus rubecula), Birigarroa (Turdus philomelos), Txio arrunta (Phylloscopus collybita), Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus), Urretxindorra (Cettia cetti), Txingo kaskabeltza (Sylvia atricapilla).
Urtarrillaren 14an burutu zen aste horri zegokion laginketa. Markatutako espezieen artean: Txantxangorria (Erithacus rubecula), Errekatxindorra (Cettia cetti), Txio arrunta (Phylloscopus collybita), Erregetxoa (Regulus ignicapillus), Amilotx urdina (Parus caeruleus) eta Zingir-berdantza (Emberiza schoeniclus).
TEEa, RAM-an parte hartzen du San Anton-go lurmuturran, Getaria (Gipuzkoa). 2008. urteko lehen behaketa egunean, bisibilitate eskasa eta eguraldi oso kaxkarra egon zen. Behaketa lanetan Aitziber Sarobe, Juantxo Unzueta, Aitor Leiza, Pello Izkeaga eta Asier Aldalur egon ziren. Behaketak goizeko 9etatik, eguerdiko 12tara burutu zen. Behatu ziren hegaztien artean: Ahatebeltza (Melanitta nigra), 3; Ahatebeltz hegazuria (Melanitta fusca), 1; identifikatu gabeko Aliota (Gavia spp), 1; Gabai iluna (Puffinus griseus), 3; Gabai arrunta (Puffinus puffinus), 3; identifikatu gabeko Gabaia (Procellariidae spp), 15; Zanga (Morus bassanus), 2816; Marikoi handia (Stercorarius skua), 23;Antxeta burubeltza (Larus melanocephalus), 39; Antxeta mokogorria (Larus ridibundus), 4;Potorroa (Alca torda) 17 eta martin/potorro (Uria/alca spp), 115.
Abenduaren 15an Ricardo Rodríguez eta Xabier Remírez eta urtarrilaren 2an Alfredo Gorrotxategi ornitologoek, Polonian markaturiko Antxeta Burubeltza (Larus melanocephala) bistaratu zuten Txingudin. Hau, 2007/06/12an Nyski-ko urtegian txito gisa markaturiko indibiduoa da.
Ukranian markaturiko Antxeta Burubeltza (Larus melanocephala) ikusi zen abenduaren 27ko arratsaldean Plaiaundin. Hau, 2002. urteko uztailaren 22an Beltzako kostaldean markaturiko txito bat da eta orduz geroztik bisitari arrunta bihurtu da nego oro Txingudin.
Abenduaren 12an burutu zen aste horri zegokion laginketa. Markatutako espezieen artean: Tuntuna (Prunella modularis), Txepetxa (Troglodytes troglodytes), Txantxangorria (Erithacus rubecula), Zozoa (Turdus merula), Errekatxindorra (Cettia cetti), Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla), Txio arrunta (Phylloscopus collybita), Erregetxoa (Regulus ignicapillus), Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus), Kardelina (Carduelis carduelis) eta Zingir-berdantza (Emberiza schoeniclus).
Abenduaren 15an burutu zen laginketa Plaiaundiko Parke Ekologikoan. Harrapatutako txoriak: Txantxangorri (Erithacus rubecola), Tuntuna (Prunella modularis), Erregetxoa (Reguls ignicapillus), Amilotx urdina (Parus caeruleus), Birigarroa (Turdus philomelos), Urretxindorra (Cettia cetti), Txonta (Fringilla coelebs), Zozoa (Turdus merula), Zingir berdantza (Emberiza schoeniclus), Euli txoria (Phyloscopus collybita) eta Ihitxoria (Cisticola juncidis).
Eraztun baten zenbaki eta erremitea jakinaraztea oso baliogarria izan daiteke hegaztien migrazioak, biziraupen tasak, sexu-adinen desberdintasunak, etab azertzeko. Beraz eskertzekoak dira egiten diren tramitazioak, abenduaren 13an Mendaroz-etik egin zen antzera. Harrapaturiko oilagor batek zuen Mosku-ko eraztunaren berri eman zen.
Urre-txiki arrunta (Pluvialis apricaria) harrapatu da Jaizkibelen.Hau Aranzadik Gipuzkoan markaturiko lehen alea izango litzateke. Honekin batera aipagarriak dira 2007. urtean harrapatutako Istingor txikia (Lymnocriptes minimus), Uroilanda pikarta (Porzana porzana) eta Borrokalaria (Phylomachus pugnax).
Hemendik gutxira Waterbirds aldizkarian, kaio Hankahoriaeren sexy desberdintasunak, biometria, mokoaren morfologia eta hego-puntako kolorazioaren araberako argitalpena plazaratuko da. Hau, hiru irizpideren bitartez eginikoa da: hegaztiaren biometria, mokoaren morfologia eta hegu-puntako kolorazioa. Laginak, Zarautzko zabortegian hartutakoak dira errutaldi garaian.
Pariseko eraztuna duen Hegatxabal Arrunta (Alauda arvensis) harrapatu da azaroaren 27an. Hau urriaren 20an markatua izan zen Frantziako hego ekialdean, Alpeetik gertu.
Azaroaren 26ko gauan, Erlaitz mendi aldean, durdularen (Turdus pilaris) indibiduo bat markatu zen. Hau, Gipuzkoako lurralde historiakoan markatzen den lehen aldia izango litzateke. nahiz eta espezie oso arraroa ez izan, ezta normalean harrapatzen dena oso iheskorra baita.
71 espezietako 4000 hegazti beino gehiago, eraztuna jarri ostean askatuak, harrapatu ziren abuztutik eta urrira bitarteko hilabeteetan egindako lehen kanpainaren barruan, eguneroko laginketa-ahaleginean. Egunero, Jaizubia errekan (Txingudi) laino-sarez osaturiko bi lerro jarri ziren, bata 60 m.-koa eta bestea 144m.-koa, ibarra alderik zeharkatuz.
Azaroaren 13an Pantin hondartzan, Valdoriño, A Coruñan (43º 38' 20' 'N - 08º 07' 04'' W), G304 eraztuna duen kaio hankahoria (Larua michaellis) bistaratu zen, (Antonio Gutierrez blog, http://gaviotasyanillas.blogspot.com/. Kaio hau Gipuzkoan, Ulia mendian markatu zuen T.E.E.-ak eta kaio helduek aurkeztu dezaketen distantzia handiko dispertsioaren islada da.
Azaroaren 11an, Jaizkibel mendiaren magalean, Erregetxo bekaininzuriaren 15 ale markatu ziren. Kopuru hau esangarria da ez baita maiz ematen hain kopuru handiko ale taldeak topatzea. Nahiz eta goi mendiko espeziea izan, noizbehinka kostaldean ager daiteke.
Urriaren 7an, Jaizubiako errekan eginiko lehenengo eraztunketa-kanpainan, Txio marrabiko alea harrapatu eta eraztuna ipini zitzaion. Hay oso garrantzitsua da espezie hau Asia kontinentekoa baita. Lehen aldia da Gipuzkoako erkideo historikoan horrelako alea markatzen dela. Azken urteetan espezie honetako 36 ale Iberiar penintsulan markatuak izan direnak, gehiengoak lebante aldean udazkenean.
(2011/12/24) Gipuzkoan eraztundutako beste kaio hanka hori bat Madrilen
(2011/09/22) Txikia bainan benetan hegazti azkarra
(2011/09/13) Buztanikara horia (Motacilla cinerea) leucistikoa
(2011/09/12) Oria ibaia autopìsta bezala erabiltzen dute erreketako hegaztiek