EATEstación Anillamiento Txingudi

Aranzadi Zientzia Elkarteko ornitologo talde batek, abuztu hontan Zarautzen Astiko hezegunean aurkitzen diren lezka txoriak aztertzen jardun du

Denera, Lakurniaga eta Sakeletxe baserrien aurrekaldetan ureztatuta aurkitzen diren lezkariak aztertu dira.

Arrapatu diren lezka txori denen artean 2 Ur benarriz (Acrocephalus poludícola) arrapatu dira, horietako bat gaztea zen eta bestea eme heldua. Aipatu behar da Ur benarriza mundu mailan desagertzeko arriskuan dauden hegaztien artean dagoela eta kumatzeko zein migratzeko erabiltzen dituen tokiak Europatik babes berezia ematen diote. Kumatzeko Alemania ekialtetik hasi eta Errusia iparralderainoko lur eremuak erabiltzen ditu eta negutzera berriz Afrika mendebaldeko sahara hegoralderaino joaten da. Beraz Asti bezalako hezeguneak bidaia hortan atsedena hartu eta elikatzeko behar beharrezkoak dituzte.

Hegazti hauez gain, Aranzadiko botanikoak, berebiziko garrantzia ematen dioten landare bat aurkitu dugu, bere izen zientifikoa Hibiscus palustris da. Landare hau penintsula osoan, Kantabriako beste lezkari txki batean bakarrik aurkitzen da eta Espainian desagertzeko arriskuan dauden landareen artean liburu gorrian dute zailkatua.