EATEstación Anillamiento Txingudi

Txingudi Eraztunketa Estazioa

Txingudi Eraztunketa Estazioa (T.E.E.) Aranzadi Zientzia Elkarteko proiektu handia da. Izenaren zergatia: eraztunketa estazioaren funtsezko lan tresna delako eta garrantzitsuenak diren bi proiektuak, Jaizubia eta Plaiaundiko estazioak, Txingudiko paduran aurkitzen direlako.

Txingudi abifaunaren babes eta kontserbaziorako gune natural oso garrantzitsua da. Hori dela eta, garrantzi internazionaleko hezegune sarean barneratua izan sen (Ramsar). Beraz, T.E.E.aren helburu nagusia Txingudi eta Gipuzkoako abifauna ikertzea da.

T.E.E.a bokazio zientifiko asmoarekin sortu da, abifaunaren ezagutzan eta hegaztiek erabiltzen dituzten guneen kontserbazioaren zergatian sakontzeko. T.E.E.aren partaideek konpromiso handia dute proiektu honekin, baita honen inguruan eginiko lanaren publikazio eta dibulgazioaren ere, Web orri hau arduratuko da jelburu hori betetzeaz.