Egun T.E.E.-a denaren embrioia 2003. urteko abuztuan sortu eraztuntze proiektu batean Plaiaundiko Parke Ekologikoan (Txingudiko padura). Helburua Esfortzu Konstanteko Estazioen (E.K.E.) metodologiarekin hegaztien populazioaren egitura ta dinamika aztertzea da. Estazio honen sorkuntzan Aranzadi Zientzi Elkarteko batzarra zein Parkeko kudeatzaileen laguntza (j. Belza, l. Beteta, M. Etxaniz, A. Luengo), funtsezkoa izan zen, hauen bitartez finantziazioa lortu baitzen Eusko Jaurlaritzatik. Geroztik, bi dira Plaiaundiko estazioa kontsolidatzen duten faktoreak eta egun ezagutzen den T.E.E.-a sorkuntza:
T.E.E.-a Aranzadiko egoitzan aurkeztu zen modu ofizial batean. Sarrera libreko I.go jardunaldian apirilaren 25an, non komunikabide, Aranzadiko bazkide, lagun, familiarrak eta Eliza Saénz de Murieta Biodibertsitateko zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro sailaren arduraduna egon ziren. Aurkezpen honekin jakinarazi nahi izan zuen zeintzuk diren T.E.E.-aren lan esparruak, proiektuak eta helburuak. Honekin batera, lehen aldiz estazioa isladatuko duen logotipoa aurkeztu zen (Santiago Lorenzo arkitektuak diseinatuta). Honetan txori (paseriforme) baten oinatzak ikus daitezke.
2008. urtean beste partaide bazkide batzuk Nafarroa eta Errioxa erkideegoetan burutzen ari diren proiektuak TEEan barneratzen dira. Beraz, TEEa Pirineo hego mendebaldean lana burutzen duen elkartea da non bere lan eremua Gipuzkoatik kanpo ere burutzen duen.
(2010/07/09) RCO an gure lana saritua izan da
(2010/06/10) Kabiak egiteko kaxak berriztatu berri diren Leitzarango zubietan